Alumnado de Alfa-college de Groningen de visita en IDarte

2023 Global Training Bekak

HABICek eta IDartek 40 Global Training beka eskaintzen dituzte. Beka horiek Euskadiko gazte tituludunentzat dira (unibertsitate, goi-mailako arte ikasketetan, goi-mailako lanbide heziketa eta goi-mailako hezkuntza zikloetako tituludunentzat), eta 6 eta 12 hilabete bitarteko egonaldian ordaindutako praktikak atzerrian egiteko aukera ematen dute.

Global Training bekak Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ekimena dira, eta Euskadiko gazteek konpetentziak eskuratzea dute helburu, atzerriko enpresetan eta erakundeetan prestakuntza praktikoa emanez.

Global Training hainbat erakunderen bidez kudeatzen da, eta beken baterako eskaintza Basque Trade & Investment-en webgunean kontsulta daiteke: https://basquetrade.spri.eus/eu/laguntzak/global-training-nazioartekotzeko-mugikortasun-programa/

Beken ezaugarriak

Kopurua eta iraupena

  • Guztira 40 beka eskaintzen dira, 6 eta 12 hilabete bitarteko iraupenekoak.
  • Jomugako herrialdera irteera 2023ko azaroaren eta 2024ko urtarrilaren artean irtengo dela aurreikusten da. Ikus eskainitako beken zerrenda.

Beken zuzkidura

  • Hilean 1.705 €-ko zuzkidura gordina lehenengo sei hilabeteetan (Gizarte Segurantzako kotizazioaren zenbatekoa eta dagokion atxikipena kendu beharko zaizkiolarik), Euskaditik helmugako herrialdera egindako joan-etorrien, bisatua lortzearen (hala badagokio), ostatuaren eta mantenuaren gastuak estaltzeko. Era berean, istripuetarako eta erantzukizun zibilerako aseguru-poliza batek estaliko du.
  • Hasieran, bekaren % 50 ordainduko da garraioko, ostatuko eta mantenuko lehen gastuak ordaintzeko, % 40 bekaren erdian eta % 10 beka amaitzean.

Bidai asegurua

  • Bekadunak Erantzukizun Zibileko, Istripuetako eta Bidaiako Laguntzako Asegurua izango ditu atzerrian egiten duen egonaldi osoan, bekadunaren kargurik gabe (kostua HABICek eta IDartek ordainduko dute).
  • Erantzukizun Zibileko polizak bekadunak bekaren garapenean hirugarren pertsonei eta/edo erakundeei eragindako kalteen ondorio ekonomikoak estaliko ditu.
  • Istripu-polizak heriotzaren, ezintasun iraunkor absolutuaren, osoaren eta partzialaren estaldurak bermatuko ditu, baremoaren arabera, eta bidaiako laguntza-polizak aseguratutako pertsonak jomugako herrialdean dagoen bitartean jasaten duen istripua eta/edo gaixotasuna bermatuko ditu.

Kontratu-harremana

Beka emateak eta hartzeak ez du inola ere bekadunaren eta HABICen eta IDarte, Eusko Jaurlaritzaren edo praktikak egiten diren enpresa edo erakundearen arteko kontratu- edo estatutu-harremanik eragingo.

Bekadunaren betebeharrak

Bekadunaren betebeharra izango da:

  • HABICek eta IDartek definitutako jarraipen-txostenak egitea eta bidaltzea.
  • HABIC eta IDarterekin lankidetza-hitzarmena sinatzea
  • Bisa izapidetzea (beharrezkoa izanez gero).
  • Beka baloratzeko inkestetan parte hartzea.
  • Bekari uko eginez gero edo kaleratua izanez gero, jaso izandako gehiegizko zenbatekoa itzultzea.
  • Enpresak agintzen dizkion zereginak egitea, aurrez ezarritako planaren arabera.
  • Jomugako herrialdean praktikak hasi aurreko 52  orduko prestakuntza-ikastarora joatea.
  • Helmugako herrialdera iristean, kontsulatuan edo enbaxadan erregistratzea, beka-aldian bizilekua finkatzeko.
  • Bekak irauten duen bitartean ordaindutako beste jarduerarik ez egitea.
  • Bekak irauten duen bitartean atzerriko beste herrialde batzuetara egiten diren atzerriko bidaiak jakinaraztea.

Baldintzak

  • 2023ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez izatea.
  • Lizentziatura, diplomatura, gradua, goi-mailako lanbide-heziketa edo goi-mailako ikasketak izatea.
  • Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea ireki aurreko 12 hilabetetik gorako antzinatasunarekin, edo aurreko 10 urteetan 5 urtetik gorako antzinatasun jarraituarekin.
  • Atzerrian 6 hilabetetik gorako praktikaldiak egiteko aukera eman duen beste beka baten onuradun ez izatea.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere.
  • B1 ingeles-maila (goi-mailako lanbide-heziketarako) eta B2 maila aurreratua (unibertsitateko tituludunentzat) izatea. Xede-herrialdeko hizkuntza jakitea ere baloratuko da. Hizkuntza-maila hautaketa-prozesuan zehar egiaztatu ahal izango da, ahozko eta idatzizko probaren bidez. Proba hori maila egiaztatzen duen ziurtagiri eguneraturik ez dutenei egingo zaie. Titulu egiaztatzailerik ez baduzu, 4 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duena, maila-proba egin behar da elkarrizketaren egunean bertan.
  • Izena ematen duen bekaren eskaintzan eskatzen den profilera egokitzea.

Epeak eta hautaketa-prozesua

Eskaera aurkezteko epea laster iragarriko da. Hautaketa-prozesua irailean egingo da, eta honako hauek hartuko ditu barnean:

  • CV aztertzea eta titulazioa, prestakuntza, esperientzia eta praktikak baloratzea.
  • Ingeleseko proba. Ingeleseko B1 edo B2 maila egiaztatu ezin duten eskatzaileek hizkuntza-proba bat egin beharko dute elkarrizketaren egun berean.
  • Elkarrizketa pertsonala, hautagaiaren profila eskatutako enpresarekin eta lanpostuarekin egokia den aztertzeko.
  • Bekak esleitzea eta akordioak sinatzea.
  • Jomugako herrialdean praktikak hasi aurretiko 40-60 orduko prestakuntza-ikastaroa.

Bekadunak 2023ko azaroaren eta 2024ko urtarrilaren artean aterako dira jomugara.

Eskaera

Eskaera epea

Uztailaren 21etik – irailaren 22rarte.

Beka eskaera

Baieztapena

Eskaera jaso ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, behar bezala jaso duzula baieztatzeko. 48 lanorduko epean baieztapen hori jaso ezean, jarri harremanetan honako hauekin:

Tel.: +34 943 815 756 edo bekak@habic.eus helbidean.

Berrespenaren ondoren aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eguneratutako CVa
  • NAN edo pasaportea
  • Errolda-ziurtagiria, honako hau egiaztatzen duena: Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza duela, eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unean 12 hilabete baino gehiagoko antzinatasun jarraitua duela, edo 5 urte jarraian, aurreko 10 urteetan zehar.
  • Unibertsitateko edo Lanbide Heziketako titulu akademikoaren kopia, edo titulua jasotzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, edo dagokion titulazio osoaren proba gainditu duela eta/edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela adierazten duen ikasketa-espedientean jasotako nota.
  • Hizkuntza-titulu egiaztatzaileen kopia.
  • Eskabide-orria beteta, erantzukizunpeko adierazpenarekin batera.

Kudeatzaileak

Finantzatzailea