Nuevas metodologías

IDarte-n sarbidea egiteko eskakizunak

Diseinua, Goi Mailako Arte Irakaskuntzak

Titulu hau duzu?

  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako goi-mailako teknikariaren titulua

SARBIDE PROBA EGITETIK SALBUETSITA ZAUDE

Baldintza hauetariko bat betetzen al duzu?

  • Batxiler titulua edo baliokidea.
  • Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba gaindituta izatea.
  • Teknikari espezialista edo Lanbide Heziketako goimailako teknikari titulua izatea, edo baliokidea.
  • Unibertsitate titulu izatea edo baliokidea.
  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko goimailako ikasketa artistikoetan sartzeko ezarritako baldintza akademikoak ordezkatzen dituen heldutasun proba, edo Lanbide Heziketako goimailako heziketa zikloetarako sartzeko probaren atal komuna gaindituta izatea.

SARBIDE PROBA EGIN BEHAR DUZU DERRIGORREZ


Goi Mailako Hezkuntza Zikloak

Titulu honetariko bat al duzu?

  • Egin nahi diren irakaskuntzekin lotutako lanbide-arlo bateko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari-titulua, edo titulu baliokide deklaratua.
  • Batxiler-titulua, arteen modalitatea, edo Batxilergo artistiko esperimentala.
  • Arte Plastikoetako goi-mailako titulua eta Diseinuko goi-mailako titulua, espezialitate guztietan, edo baliokidetzat jotako tituluak.
  • Kultura Ondasunak Kontserbatu eta Zaharberritzeko goi-mailako titulua, espezialitate guztietan.
  • Arteko gradua, Arte Ederretako lizentziatura edo baliokidea.
  • Arkitektura gradua, Arkitektura, edo baliokidea.
  • Industria Diseinuko Ingenieritzako gradua, Industria Diseinuko Ingeniaritza Teknikoa, edo baliokidea.

Lan esperientzia duzu ikasi nahi duzun zikloaren eremuan?

  • Gutxienez urtebeteko lan-esperientzia izatea, eskuratu nahi den erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloko lanbide-gaitasunekin zuzenean lotuta.

SARBIDE PROBA EGITETIK SALBUETSITA ZAUDE

Baldintza hauetariko bat betetzen al duzu?

  • Batxiler titulua (Artekoa ez dena), edo baliokidea.
  • Arte Plastiko eta Diseinuko goimailako teknikari titulua izatea.
  • Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako graduatu titulua izatea, 1963ko ikasketa planaren edo planesperimentalaren arabera.
  • Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua edo Lanbide Heziketako goimailako teknikari titulua izatea.
  • Unibertsitate titulu bat edo baliokidea izatea.
  • Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide proba gainditu izana.
  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionaletan sartzeko ezarritako baldintza akademikoak ordezkatzen dituen heldutasun proba gainditu izana.
  • Lanbide Hezkiketako goimailako heziketa zikloetara sartzeko probaren atal komuna gainditu izana.

SARBIDE PROBA EGIN BEHAR DUZU DERRIGORREZ