Sarbide Probaren Egitura

GMIA Diseinuan: Sarbide Probaren Egitura

1- IDATZIZKO ARIKETA ( A + B )

A ZATIA

  • Diseinuari edo/eta arteari buruzko idazki labur batzuk emando dira, izangaiek haiei buruzko iruzkin laburrak egin ditzaten

B ZATIA

  • Gai bat edo batzuk emango dira arlo hauekin harremandutak: ikusentzutezko kultura, kultura kontsumoa, hezkuntza eta/edo diseinua. Izangaiek 10 bat lerrotan iriuzkin eta argudiatu beharko dituzte.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

  • Maila narratibo-deskribatzailea (%40)
  • Kontezptualizatzeko, argudiatzeko eta laburtzeko gaitasuna (%40)
  • Idazmena (%20)

2- ESPAZIO IKUSKERA ETA ERAIKUNTZA ( A + B )

A ZATIA

  • Test erako proba, espazio eraikuntzari, garapenei, hedapenei, bolumetriei eta ikuspegiei buruzkoa.

B ZATIA

  • Marrazketa teknikoko proba bat.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

  • Espazio ikuskera (%40)
  • Definizioaren ulermena eta eraikuntza formala (%40)
  • Aurkezpena, ordena, garbitasuna eta errotulazioa (%20)

3- ERREPRESENTAZIOA

  • Objektu eta bolumen jakin batzuk emanda, hautagaiek konposizio espazial bat sortuko dute. Helburua da jatorrizko konposizioa ezagutzen ez duen norbait gai izatea errepresentaziotik abiatuta hura birsortzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

  • Objektuen konposizioa, ordena, egitura eta kokapena (%30)
  • Espazio ikuskera eta formaren ulermena (%30)
  • Aukeratutako errepresentazio deskribatzailearen koherentzia (%20)
  • Aurkezpena eta garbitasuna (%20)

4- ERRONKA SORTZAILE SUBJEKTIBOA

  • Emandako material batetik abiatuta (testua, bideoa, musika), elementu batzuk eduki beharko dituen sormen-erronka bat proposatzen da. Elementu horiek ere eman egingo dira.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

  • Sormena, kontzeptualizatzeko gaitasuna, konposizio sintetiko eta koherenteen barruan sartuta dauden esanahiak sortzeko gaitasun sinbolikoa (%40)
  • Ikusizko informazioaren konposizioa, orden eta hierarkia (%40)
  • Egikera eta akaberak (%20)


Arte Plastikoetako Eta Diseinuko GMHZ-ak LOE: Sarbide Probaren Egitura

Proba bakarra dago familia hauentzako: Komunikazio Grafiko eta Ikusentzutezkoa, Arte Bitxigintza eta Barne Diseinua

  • ANIMAZIOA
  • ARGAZKILARITZA
  • ILUSTRAZIOA
  • BITXIGINTZA
  • PUBLIZITATE GRAFIKA
  • PROIEKTU ETA OBRA ZUZENDARITZA

1- GAI BATEN PROPOSAMENA

Gai bat emango da: hitz bat, nanoipuin bat edo konposaketarako iradokitzailea den testu bat.

2- LAN GARAIA. TEKNIKA AUKERA LIBREA

  • Eskuzko teknika: marrazkia teknika lehor edo hezeekin edo/eta collage-a.
  • Teknika digitala: irudi eta/edo collage digitala
  • Argazki-rallya: inguruan argazkiak egitea 2 orduz

NORBERAK EKARRI BEHARREKO MATERIALA ERABILIKO DEN TEKNIKAREN ARABERA

  • Eskuzko teknika: teknika lehor eta hezeetarako materialak, artaziak, barra-kola eta kuterra.
  • Teknika digitala: marrazteko gailuak eta softwarea
  • Argazki rallya: argazkiak ateratzen dituen gailu bat (argazki kamera, mugikorra, tableta…), ordenagailu eramangarri bat gero argazkiak ikusteko eta/edo editatzeko eta behar diren konexio kable guztiak.

EMANDAKO MATERIALA

  • Papera
  • Collage-a egiteko material grafikoa

3- ENTREGATU BEHARREKO MATERIALA AUKERATZEA ETA AKABERA

Azken proposamenak aukeratu eta landu, 1etik 6ra aukeratutako teknikaren arabera

ENTREGA EUSKARRIAK

  • Eskuzko teknikak: emandako formatuko papera
  • Teknika digitalak: argazki rallya, JPEG
  • Irudi digitalak, PDF
  • Bozetuak entregatuko dira, dokumentazio gehigarri gisa

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

  • Narratzeko gaitasuna, storytelling-a (3 puntu)
  • Sormena eta autonomia (3 puntu)
  • Egikera eta akabera (puntu bat)

4- DESKRIBAPEN ETA JUSTIFIKAZIO TESTUA

Proposamena aukeraketa, garapena eta justifikazioa deskribatuko eta argudiatuko da 10 lerrotan

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

  • Maila narratibo-deskribatzailea (puntu bat)
  • Argudiatzeko gaitasuna (puntu bat)
  • Laburtzeko gaitasuna (puntu bat)