Cuadrilla de Salvatierra S/N
01013 Vitoria - Gasteiz
info@idarte.eus +34 945 12 33 95

2019-2020 ID arten ikasteko diru-laguntzen 1. Behin-behineko proposamena zabaldu egin da.

2019-2020 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzen 1. Behin-behineko proposamena zabaldu egin da.

Behin-behineko proposamena: ebazpena argitara eman arte ez da behin-betikoa, alegazioak aurkezten badira edo Administrazioak, ofizioz, berrikuspenen bat egiten badu, alda baitaiteke. Kurtsoan zehar proposamen berriak emango dira iragarki-taulan argitara. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak SMS bat eta abisua emateko e-mail bat bidaliko die, aldez aurretik, proposamen edo ebazpen bakoitzean dauden ikasleei. Beka ebazpen proposamenaren emaitza ezagutzeko, zure espedientera, erabiltzaile eta pasa-hitzarekin, sartu behar duzu. Firefox Mozilla nabegatzailea erabiltzea gomendatzen da.

Proposamenarekin ados egonez gero, onartzea gomendatzen da, ebazpena azkarrago emateko eta osagaiak, ikasturtearen bukaeran ordaintzen den prezio publikoa izan ezik, arinago ordaintzeko. Proposamena onartzeko, espedientearen kontsultara sartu eta “proposamena onartzen dut “ markatu behar da.

Proposamenaren kontra egonez gero, “alegazioak aurkeztuko dituela “ aplikazioan adieraztea gomendatzen da. Ondoren, alegazioen idazkia, beharrezkotzat jotzen den dokumentazioarekin batera, ezinbestean aurkeztu beharko da, baimendutako erregistro batean.

Alegazioen fasean, proposamenaren ondoren, besterik ez da dokumentazio berria onartuko. Alegazioen tramitean errekurtsogileak, aurkezteko aukera zuen arren, aurkeztu ez dituen agiriak edo alegazioak ez dira errekurtsoak ebazteko orduan kontuan hartuko (39/2015 legearen 118. artikulua).

Alegazioak aurkezteko epea: 2019ko abenduaren 5etik 19ra arte, biak barne.

Informazio gehiago: http://www.euskadi.eus/unibertsitateko-ikasleak-unibertsitate-mailako-eta-goi-mailako-beste-ikasketa-batzuk-egiteko-bekak/web01-a3lagun/eu/

5 abendua, 2019
Designed by © IDarte. All rights reserved.

Setup Menus in Admin Panel