BIENAL DE ARQUITECTURA MUGAK 2019

MUGAK 2019 ARKITEKTURA BIENALA.

Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

ESKOLEN ASTEA URRIAK 21-25

Diseinu grafikoko eta barne-diseinuko espezialitateetako 4. mailako ikasleek espazio publikoan esku hartzeko proiektu batean parte hartu dute elkarrekin, Mugak 2019 Arkitektura Bienaleko eskolen astearen barruan.

Asteko egitarauaren barruan, arkitektura eta diseinuko ikaslek hainbat artefaktu eraiki dituzte Urgulleko gotorlekuko zenbait puntutan, Donostian. Proposamen guztiak ikusgai egongo dira  azaroaren 30ra arte.

Ion Romero, Letterholics Poster

“LetterHolics Festival”, Ion Romero-k egina

Diseinu Grafikoko Goi Mailako Ikasketak, Galeria-n argitaratua

Ion Romeroren Gradu amaierako lana

LetterHolics Festival” Kaligrafia, Lettering eta Tipografiaren fikziozko nazioarteko jaialdi bat da. Letrak ardatz hartuta, gure bizitzak egunero eraldatzen dituzten diziplina batzuen garrantzia transmititzeko leku ezin hobea izango da.

Proiektu honetarako Ionek, LetterHolics Festibalaren irudi korporatiboa sortu du bere aplikazioekin batera:

  1. Oinarrizko papergintza
  2. Kartelak eta Flyerrak
  3. Promozio Liburua
  4. Seinaletika
  5. Merchandising